Info
London hiriko Hackney auzoan jaioa, oso gazte zela Euskal Herrira etorri eta bertan bizi da egun. Musika zaletu amorratua, musika beltzaren jarraitzaile sutsua (soul, rare grooves, funk, electro, dub, reggae, etab). Hernanin bizi izan zen garaian bere musika zaletasuna Molotoff Irratian egiten zuen Speeka Show izeneko saioan isladatzen zuen. Londondik ekarritako binilo (zikiñekin :-) osatzen zituen saioak, gehien bat.
Irrati esataria, disko jartzailea, diseinatzaile fina eta pertsona ederra. Lagun haundia guztiaren gainetik.
London garaiko irudiak, sesioak prestatzen eta musikarekin gozatzen.


London hiriko txokoetan musikarekin gozatzen, lagunen konpainian :-)
Eskerrak eman behar dizkiogu elkar ezagutzen degunetik beti egon delako laguntzeko prest eta horren adibide da webean zehar ikusi daitezkeen kartel askoren diseinuak berak egindakoak direla.
Mila esker Mik, bihotz bihotzez.